miércoles, 6 de febrero de 2008

Hastera doa... hitzen txaparroia!

Asko bizitakoak gara biok. Jadanik elkarren ondoan bizi ezin ditugunak. Gure momentu onenak gogoratzeko eta esperientzia berriak kontatzeko, azken finean bata bestearen berri izateko, teknologia berrietara egokitu eta txoko hau sortzea pentsatu dugu.


Gure pasibitatea eta arazo teknikoak medio, etengabe berandutu dugu blog honen estreinua, baina hala ere zuei onena eskeintzeko prest gatoz. Izan ere, badakigu dagoeneko batenbat zai badugula.



Gure helburuak xumeak dira. Ez gatoz blog literario bat sortzeko asmoz, ezta azken orduko berriak eskeiniko dituen web orri bat izateko ideiarekin ere, gurea kontakizun pertsonalen bloga izango da, gehienetan gai arinekin, nahiz eta batzuetan gai serioagoekin ere ausartu. Izan ere, esan bezala, bi lagun kontaktuan mantentzeko medioa da guretzat honakoa.


Gure osagaiak irudimena, gozamena, bizitzeko gogoa, umorea ... izango dira; beraz zuei guztoi ere partaide izatera animatzen zaituztegu. Besterik gabe, eskerrikasko eta muxu handi bat denoi!